84 kontrol

Guaixe 2016ko api. 7a, 18:06

Ospa mugimenduak ilbeltza eta martxoa bitartean Altsasun 84 kontrol izan direla salatu du. Errepresio indarren kontrako mugimenduak jakinarazi duenez kontrol horietatik 62 Guardia Civilak jarri zituen eta gainontzeko 22ak Foruzaingoak. Ospako kideek, bestalde, bagoaz aurrera, badoaz kanpora lelopean batzarra egin zuten, “errepresioarekin bukatzeko eta askatasunen alde aurrera egiteko”.