Udalak Dantzalekuko gunearen kudeaketarako deialdia egin du

Guaixe 2016ko api. 8a, 10:17
Atletismo eskolakoak entrenamendu batean luzaketak egiten.

Proposamenak apirilaren 18ra arte aurkeztu daitezke udaletxean. Urte baterako kudeaketa emanen du udalak, bi urte gehiago luzatu daitekeena.

Altsasuko Udalak Dantzalekuko kirol gunea kudeatzeko deialdia egin du. Tabernaren kudeaketa hartzen duenak, horrekin batera, kirol gune guztiaren mantenuaz eta Usolarraingo aisialdi guneaz eta Txuspo Poyok egindako zuhaitz etxearen mantenuaz eta garbiketaz arduratu beharko du.Azken hori deialdi honetako berrikuntza da. Horregatik, Altsasuko Udalak deialdiko diru kopurua handitzea erabaki zuen. Udalak urteko 31.000 euro (BEZ kanpo) emanen dizkio kudeatzaileari, hau da, 2.600 euro hileko. Horretaz aparte, tabernako irabaziak kudeatzailearendako izanen direla zehaztu du udalak.