Ikasitakoarekin egindako erakusketa

Guaixe 2016ko api. 8a, 12:52

Herenegun erakusketa prestatzen egon ziren, dagoeneko ikusgai dago.

Argazkiak moldatzeko ikastaroan sortutako 60 lan ikusgai daude Altsasuko Iortia kultur gunean; apirilaren 18ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.

Altsasuko Udalaren Gazteria Sailak ikasturte honetarako antolatu dituenen artean dago argazkiak eszenaratzea eta ukituak ematea argazki-ikastaroa. 12 eta 55 urte bitarteko 15 lagun daude ikastaroan (hiru dira, 30 urte baino gehiagokoak). Guztiak Kiki Asensio eta Olga Medinaren esanetara trebatu dira argazkiak egiten eta haiek moldatzen. Ikastaroaren aurreneko hiru-hilekoan sortu zituzten argazki guztietatik 30 aukeratu dituzte. Bigarren hiru-hilekoa apirilean despedituko da eta aldi horretako beste 30 argazki atzotik Iortia kultur gunean ikusgai daude.