Ilbeltzaren 31tik atsedenaldia izan eta gero, asteburu honetan itzuliko dira Sakanako Futbol 8 Topaketak. Zehazki, topaketen 12. jardunaldia izanen da igandean Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian jokoan egonen dena.
Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu. Helburua futbolean aritzen diren Sakanako kimuen mailako neska-mutikoei lehiaketa batean aritzeko aukera ematea da, gaztetxoek futbolaz gozatzea. Baina ez da txapelketa, ez da sailkapenik egiten, helburua futbola sustatzea eta ongi pasatzea delako.
12. jardunaldia (Igandean, Dantzalekun)
11:00etan: Mediolanum – Tipi Tapa
11:00etan: Kaixo – Etxarri Aranatz
12:00etan: Dantzaleku – Lagun Artea
12:00etan: Sayas – Sutegi
Atsedena: Urdiain