Altsasuk liderraren kontra ongi landutako berdinketa

Guaixe 2016ko api. 11a, 14:08

Erregional maila. 27. jardunaldia: Doneztebe 1 – Altsasu 1

Donezteben jokatutako partiduan Altsasuk berdinketa lortu zuen. Hasiera indartsua izan zuten bi taldeek. Bertakoek partiduaren lidergoa lortu nahi zuten baina Donezteberen area barruko jaurtiketa  batek Altsasurendako penaltia ekarri zuen eta Martinezek aukera probestu zuen. Doneztebe biziberritu zen eta aurkaria bere aldean estutu zuen. Bigarren partean, Doneztebek hobe jokatu zuen eta arriskuko jokaldi gehiago izan zituen eta Irailen gola iritis zen. Bertakoek saiakera gehiago izan zituzten baina Altsasukoak itsi egin ziren Ekairen porterian jokaldi arriskutsuak saiesten.

Gauzak horrela, Doneztebe da erregional mailako 3. multzoko liderra (69 puntu). Altsasu orain 10.a da (29 puntu). Asteburuan 9. den Liedenako Aurrera izango du arerio Altsasuk etxean jokatuko den partiduan.