Futbol Kanpusa 2016

Guaixe 2016ko api. 11a, 22:53

Izen ematea zabalik apirilaren 8tik aurrera

Sakanako Mankomunitateak atzera ere udarako Futbol Kanpusa antolatu du Altsasun. Honako hauek parte har dezakete:

Uztailaren 18tik – 23ra 2004-2005-2006an jaiotakoak eta uztailaren 25etik – 30era 2001-2002-2003an jaiotakoak. Aste bakoitzean 30 partehartzaile egongo dira eta izena eman ahala txandak betetzen joango dira. Tokia gordetzeko Manken ordainagiria aurkeztu beharko da eta beharrezkoa balitz itxaron zerrenda egingo litzateke.K ontua: 3035 0116 93 1160003328 (Euskadiko Kutxa) Ordaintzerakoan partaidearen izen
abizenak zehaztu agirian.

Kanpusaren prezioa 45€koa da eta prezio horren barruan dago Anoetara egingoden irteera. Kanpusa goi mailako entrenatzaileek zuzenduko dute, Peio Goikoetxea eta Iokin Lobo eta erabiliko duten metodoligia, teorikoa eta praktikoa izango da. Jolasen bidez landuko dute guztia eta bukatzeko igerilekura joango dira. Aipatzen dute inguruan ere irteerak antolatuko dituztela.

Izen ematea apirilaren 8tik aurrera egingo da eta Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuan, 948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus edota www.sakana-mank.eus.

Antolatzailea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua da ATABOren laguntzarekin.