Triatloi Kanpusa 2016

Guaixe 2016ko api. 11a, 23:10

Izen ematea ekainaren 17ra arte

Sakanako Mankomunitateak Triatloi Kanpusa antolatu du Altsasuko Zelandi Kirolgunean. 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta eta uztailaren 4tik 15era, astelehenetik ostiralera, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Izen ematea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan egin behar da, 948 464 866ean edota kirolak@sakana-mank.eus. Matrikularen prezioa 40ekoa izangoda.

Begiraleak Aitor Mozo eta Urko Berdud izango dira eta teoria eta praktika uztartuko dute, atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza uztartzen duen kirol honetan. Erabiliko den hizkuntza euskara izango da.

Antolatzailea Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua, Sakana Triatloi taldea eta ATABO dira.