Parkinsonaz Altsasuko azokan

Guaixe 2016ko api. 13a, 08:00

Nafarroako Parkinson Elkarteak, Anasparrek, informazio mahaia azokan, 10:00etatik 14:00etara.

Munduko Osasun Erakundeak Parkinsonaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen apirilaren 11 1997an. Egun hori dela eta Anasparrek ekitaldiak antolatu ditu, Nafarroan dauden ia 2.400 parkinson gaixoak ikusgarri egiteko. Parkinsona trastorno neurologiko kronikoa, endekapenezkoa eta eragotzi ezina da. Anasparrek Nafarroan barna antolatutako jardunaldiekin “gure gaitza ezagutzen ez duten herritarrek gure larruan jarri eta egunerokoan ditugun mugak ikus dezatela nahi dugu”.