Ibarretxe Altsasun

Guaixe 2016ko api. 17a, 13:12

Apirilaren 22an, 19:00etan, Iortia kultur gunean.

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiarekin batera Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko kidea, eta Dora Salazar, eskultorea, izanen dira. Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) sustatutako Open Akademiaren saioa izanen da. Bere helburu nagusia euskal esperientzia zabaltzea eta partekatzea da, batez ere kulturan arreta jarriz: kultura berrikuntza, garapena eta ikerkuntzarekin batera joan behar den eraldaketa-elementu garrantzitsua delakoan baikaude. Open Akademia ekimenak euskal gizartearen erronken inguruan eztabaida sustatu nahi du. ALCrekin batera, Gure Esku Dago eta Altsasuko Udala dira antolatzaileak.