Parkinsonaz azokan

Guaixe 2016ko api. 14a, 19:27

Anaspar elkarteko kideak atzo azokan egon ziren.

Nafarroako Parkinson Elkarteak, Anasparrek, gaitz horren eta erakundearen beraren berri eman zuen Altsasuko azokan atzo. Aurreko ostirala Parkinsonaren Nazioarteko Eguna zela eta atera ziren azokara elkarteko kideak. Kontxi Mendiluzek azaldu zigunez, asko izan ziren elkartearen aldeko ekarpena egin zutenak, gutxiago Parkinsonari buruzko informazioa informazioa eskatu zutenak.

Sakanan Parkinsona duten pertsonen taldea sortzeko adina gaixo daudela azaldu zigun Mendiluzek, baina baita jendea elkartean izena emanda ez dagoela ere. Horregatik, terapiak Iruñean egin behar izaten dituzte. Han hobe mugitzeko fisioterapia, hobe hitz egiten laguntzeko logopedia, babes psikologikoa jaso, eskulanak egin, abesbatza, eta beste hainbat jarduera dituzte. Mendiluzek azaldu zigunez, “elkartea oso garrantzitsua da jendearendako han elkartzen garenak arazo berak ditugu eta elkar ulertzen dugu. Elkartean ez dugu gaixo-girorik ezta giro tristerik ere. Giro alai eta ludikoa da”.   Anasparrek aurten 25 urte bete ditu.