Zikoina bisitan

Guaixe 2016ko api. 14a, 19:44

Larunbat eguerdian jakin-mina piztu zuen bisitaria izan zen Altsasun: zikoina bat. Telefono mugikorrendako antena baten gainean ezarri zen eta ibiltarien begiradak bereganatu zituen ezohiko bisitariak. Gurelur talde ekologistatik jakinarazi digutenez, “gaur egun oraindik ugaltzen ari ez diren  zikoina kopuru handia dago. Batetik bestera ibiltzen dira, elikatu beste beharrik ez baitute. Horregatik, edozein tokitan ikusteko aukera dago”. Gurelurrek Nafarroan 946 zikoina bikote zentsatu ditu aurten.