Liburu Eguna, Altsasuko liburutegian

Guaixe 2016ko apirilaren 18a

Udal liburutegia prest dago liburuaren eguna ospatzeko eta horretarako hiru saio prestatu ditu
Iortia Kultur Gunean. Estolda jolasak Jon Arretxeren  azken eleberriarekin topaketa antolatu dute,
gaurko, 19:00etan. Manolita Thunders-ek gidatutako Ipuinak eta jolasak haurrendako tailerra,
bihar, 17:30ean izanen da. Castillo Suarez idazle altsasuarraren Paxkalin liburu berriaren
tailer aurkezpena ostiralean, 19:00etan, izanen da.