Katramila klasikoa, inauterietakoa eta musikala

Guaixe 2016ko api. 15a, 12:25

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

2014 urtean sortu zen El Bucle konpainiaren hirugarren muntaia da La discreta enamorada. Erriberriko antzerki klasikoko jaialdia itxi zuen joan den urtean. Konpainiak Lope de Vegaren Urrezko Mendeko katramila klasiko bat (1.604 urtekoa) XX. mendean kokatu du. Musikak 40ko hamarkadako Madrili egiten dio omenaldia, eta lotura argia ezartzen du jatorrizko testuaren eta Doña Francisquitaren artean. Bertsoa desagertu eta hitz lau bihurtu du, eta bukatzeko dantzaldi alaia izanen da. Eszenaratzea modernoa eta oso musikala da. Elkarrizketak pipertsuak dira, eta soinu-bandan bada zarzuela, tangoa, boleroa…

Emakume gazte, ausart eta maitemindu batek endredo distiratsu eta oso dibertigarria asmatuko du, amodio kontuetan dituen asmoetatik ongi ateratzeko. Fenisa, maitemindu diskretua, eta Belisa ama, alarguna, Lucindo gaztearen eta haren aita Bernardoren kale berean bizi dira. Fenisak ezkutuan maite duen gaztea da… Komedia handia da, emakume handi bat duena protagonista.

Lucindok ordea, Gerarda emakume aske eta lotsagabea maite du. Azken horrek Lucindo jeloskor jartzeko Doristeo dantzariaz maitemindua dagoela sinestarazten dio. Fenisak Bernardoren ezkontza eskaera onartuko du, baina bere maitearengandik gertu egoteko soilik. Nahasmen handiaren erdian, soilik maitasunaren armekin eta inteligentzia handia besterik ez den “diskrezioz” Lucindok Gerarda utzi eta beraz maitemintzea lortuko du. Fenisak erakutsiko du maitemindutako emakume baten ausardia ez duela oztoporik opatuko.

Fitxa
Sortzailea: Lope de Vega.
Bertsioa eta zuzendaritza: Pedro Miguel Martinez.
Aktoreak: Leire Ruiz, Iratxe Garcia Uriz, Ana Goya, Txori Garcia Uriz, Imanol Espinazo, Pablo Del Mundillo eta Jose Maria Asin.
Musika: Francesco Casali .
Eszenografia: Pedro Salaberri.