Sorpresa desatsegina jaso dugu berriki: Altsasun zinema sasoia orain despeditu dela. Ez da aurreneko aldia murrizketak daudena, baina, orain bezala, apiriletik zinemarik gabe gelditzea gehiegizkoa iruditzen zaigu.
Aldi berean, sinesgaitza da udalean herritarrendako beharrezko zerbitzu hau positiboago ez baloratzea, balantze ekonomikoak kontuan izanda ere ezin da zalantzan jarri.
Preseski, denboraldi honen balorazio oso positiboa egiten dugu. Ikusleriak gora egin du. Ostegunetan ikusle berriak joaten hasi dira eta gero eta gehiago dira. Horren guztiaren arrazoiak ordutegia, prezioa eta eskaintzaren kalitate maila lirateke.
Herriari bizi kalitatea ematen dion kultura jarduera bat mantentzearen aldeko datu horiekin guztiekin, ez dugu erabaki hori ulertzen. Eskaintzen den edozein jarduerak erantzun positiboak lortzea zaila da eta honi balioa eman behar zaio.
Udalari erabakia berraztertzea eskatzen diogu. Ezin digu bost hilabete zinemarik gabe utzi.