Xume tabernari aitortza

Guaixe 2016ko api. 20a, 14:37

Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkarteak, Anapeh-ek, elkarteko kide gisa 25 urte egin dituzten bazkideak omendu zituen atzo. Urteko batzarraren ondoren egindako ekitaldian 13 establezimenduk jaso zuten aitortza eta haien artean Altsasuko Xume taberna dago. Elkarteko idazkari nagusi Laura Irisarrik omendu guztiek “25 urte hauetan izan duzuen leialtasuna eta fideltasuna” eskertu zituen.