Berdud, doktore

Guaixe 2016ko api. 21a, 14:07

Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 101 doktore berri inbestitzeko ekitaldia egin zuen asteartean. Doktore berriek doktoretza 2014ko garagarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean lortu dute. Doktore berrien artean Mikel Berdud Garcia-Lopez altsasuarra zegoen, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak programan doktore dena. Alfonso Carlosena errektorea izan zen ekitaldiko burua. Jose Carlos Gomez Sal, Kantabriako Unibertsitateko aurreko errektorea eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna izan zen promozioaren aitabitxia.