Altsasutik Ereñozura bertsotan

Guaixe 2016ko api. 21a, 15:14

Zortzi bertsolari izan ziren Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zutenak ostiralean. Lehen fasean gai orokorrarekin, lau oinekin eta hitza emanda bertsoak osatu zituzten. Ariketa horien ondoren bina leitzar eta altsasuar sailkatu ziren bigarren faserako: Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Idoia Granizo eta Ekain Alegre. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapela bigarrenez jantzi du Joanes Illarregik. Berak eta Xabat Illarregik Nafarroa ordezkatuko dute Euskal Herriko eskolartekoan, garagarrilean 4an.

Erlazionatuak