Urte guztian Peñakide

Guaixe 2016ko api. 21a, 18:35

Altsasuko Peñek martxan jarritako ekimena da Peñakide. Urte osoan peñen parte sentitzea da, eta edozein izan daiteke. Festetako kafeak, meriendak, hamaiketakoa, bazkaria eta bestez gozatzeko aukera ematen du Peñakide izateak. Gainera, urtean zehar ekintza eta sorpresak izaten dira. Peñakideek, gainera, peñen informazio eguneratua jasoko dute. Peñakide egiteko lehen epea ilbeltzean zabaldu zen. Orduan izena eman zutenek hilero 5 euro ordaintzen ari dira. Bigarren epea garagarrilaren 6tik 20ra zabalduko da. Orduan izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute. altsasukopenak@gmail.com e-postaren bidez ere eman daiteke izena.

Logo lehiaketa
Peñakideren logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute Altsasuko Peñek. Parte hartu nahi dutenek asteazkenera arteko epea dute lana formatu digitalean bidaltzeko. Irabazleak saria eskuratuko du eta aurkezten diren proposamen guztien egileek oroigarria. Logoa hilaren 30eko aurkezpen ekitaldian ezagutaraziko da.