Iruña eta Valentziatik doinuak

Guaixe 2016ko api. 22a, 15:20

Larunbatean, 22:30ean, Altsasuko gaztetxean.

Valentziako Turia eskualdeko 9 musikarik osatzen dute Mafalda taldea: Marcos (ahotsa), Vera (ahotsa), Barbara (ahotsa), Vime (Bbateria), Antoni (gitarra) Berto (gitarra), Mario (baxua), Jorge (tronpeta) eta Vicent (tronboia). Ska, reggae, funk eta hardcore estiloen nahasketatik sortzen duten musikari reggaecore deitzen diote. Euren burua “musika borrokalariko” talde gisa aurkezten dute, musika taldea kideen “borroken eta inplikazio politikoaren emaitza” dela diote. Haiekin batera, Altsasuko gaztetxean Skabidean taldea izanenda. Iruñeko zazpikoteak ska doinuak ekarriko ditu.