Foruzaingoak arrantzarako debekatutako tresnak atzeman ditu

Guaixe 2016ko apirilaren 25a

Foruzaingoak arrantzarako debekatutako tresnen kontrolerako kanpaina egin du Nafarroako 65 herritan. Ibaietako faunan kaltea eragin dezaketen bitartekoak merkatutik kentzeko asmoa zuen foru poliziak. Horren ondoren 9 salaketa administratibo jarri ditu eta arrantzarako debekatutako hainbat tresna atzeman ditu. "Guztia ehunean" denda modukoak dira gehienak eta Foruzaingoak haietako bat Altsasun dagoela jakinarazi du.