Mikel Berdud 858.a Londongo Maratoian

Guaixe 2016ko api. 27a, 12:23

Mikel Berdud, Behobia-Donostiako edizio batean.

Eliud Kipchogek irabazitako lasterketan 40.000 korrikalari inguruk hartu zuten parte

Asteburuan Londongo Maratoia jokatu zen, munduko proba entzutetsuen artean dagoen atletismo proba. Eliud Kipchogek sekulako ikuskizuna eman zuen 42 kilometroko proban eta keniatarra azkarrena izan zen (2:03:05). Munduko errekorra hobetzeko 8 segundo eskasera geratu zen Kipchofe. Parte-hartzaileen artean Mikel Berdud zegoen. Altsasuarrak lan bikaina egin zuen eta 858. postuan despeditu zuen proba (2:50:19).