Sunsundegui klinikarekin

Guaixe 2016ko api. 27a, 15:30

Patxi Goikoetxea, klinikako lagunen elkartekoa, Miguel Sanz, Sunsusndeguikoa, eta Iosune Lopez de Goikoetxea klinikako langilea.

Sunsundegui enpresak korporazioaren gizarte ardura proiektua martxan jarri du, Felipe Lezea fundazioarekin eta Josefina Arregi klinikarekin aurrera eramanen duena. Martxan jarritako proiektu horren arabera, Sunsundeguik konpromisoa hartu du bere gogo betetze inkestak erantzuten duen pertsona bakoitzeko klinikari bost euro ematea. Enpresak bere bezeroen artean inkestak betetzera gonbidatuko ditu, dementzia duten pertsonak eta haien familiak laguntzeko proiektu bat babestuko dutela jakinaraziz.

Klinika psikogeriatrikoari laguntzeko bide hori enpresaren marketing departamentuaren ekimena izan da. Klinikan egindako bilera baten ostean sortu zen ekimen altruista hau. Bilera horretan Miguel Sanz marketing-eko nagusia, Klinikako lagunen presidentea Patxi Goikoetxea eta klinikako gizarte langilea Iosune Lopez de Goikoetxea izan ziren. Klinikako ordezkariek Sunsundeguiri bere esker ona azaldu diote, “horrelako ekintzei esker, egindako lanagatik, klinikari esker ona adierazten baitio”.