Sociedad Deportiva Alsasua kirol elkarteko batzarrean, hauteskundeak hizpide

Guaixe 2016ko api. 28a, 12:15

Sociedad Deportiva Alsasua taldeko futbol taldearen logoa.

Gaur, ostegunean, 19:30ean, Iortia Kultur Gunean

Sociedad Deportiva Alsasua (SDA) kirol elkarteak batzarrera deitu ditu gaur bazkideak. Gai ordenako puntu nagusia hauteskundeen deialdia egitearena da. Ondoren galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera izango dute bazkideek. Gaiaren garrantzia ikusita, batzarrera agertzeko deia egin du zuzendaritzak.
Batzarra gaur izanen da, ostegunean, 19:30ean, Iortia Kultur Gunean.