Azken ameslariaren kixotekeriak

Guaixe 2016ko api. 29a, 11:39

Asanak taldekoek antzezlana Altsasu institutuko DBH 3. eta 4. mailako ikasleendako jokatuko dute gaur goizean eta, arratsaldean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera librea.

Liburuaren Egunean, pasa den larunbatean, Migel de Cervantes Saavedra idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrena bete zen. Efemeridea gogoan Altsasu Institutuko antzerki tailerrak, aSanak-ek, lan originala prestatu du Marian Utrera irakaslearekin batera. aSanak-etik jakinarazi dutenez, “prestatu dugun lanaren aurrean ez dugu inor axolagabe utzi nahi;izan ere, geuk prestatutakoa ez da egilearen maisu-lanaren beste bertsio bat, baizik eta baloratzeko aitzakia, lanarekiko gure miresmena adierazteko modua eta gaurkotasuna emateko aukera ematen diguna, azken hau oraindik ere neurri handiagoan lor badaiteke behintzat”.

Antzezleak
1.  neska eta Dulcinea: Irati Gomez
2. neska: Nicole Figueroa
3. neska: Munia El Marhoum
4. neska:Naroa Cancho
5. neska: Ayeisa Moran
6. neska: Aicha Bakache
7. neska: Fatima El Ogdi
8. neska: Nerea Larraza
9.neska:Nerea Cano
1. mutila eta pianojolea: Imanol Miranda
Ama:Alaitz Salgado
Iloba: Leire Berastegi
Sancho: Julen Anton
Kixote: Xabier Claver
Dantzariak:Leire Chamorro eta Alaitz Sorozabal