Sakanako Futbol 8 Topaketan 15. jardunaldia jokoan

Guaixe 2016ko api. 29a, 13:28

Igandean, Altsasun

Igandean Sakanako Futbol 8 Topaketetako 15. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun.

Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu. Helburua futbolean aritzen diren Sakanako kimuen mailako neska-mutikoei lehiaketa batean aritzeko aukera ematea da, gaztetxoek futbolaz gozatzea. Baina ez da txapelketa, ez da sailkapenik egiten, helburua futbola sustatzea eta ongi pasatzea delako.

15. jardunaldia (Igandean Dantzalekun)
11:00etan: Sayas – Mediolanum
11:00etan: Sutegi – Tipi Tapa
12:00etan: Urdiain – Dantzaleku
12:00etan: Lagun Artea – Etxarri Aranatz
Atsedena: Kaixo