Dantzari txiki eguna 2016

Guaixe 2016ko mai. 2a, 10:11

Larunbatean ospatu zen Dantzari Txiki Eguna eta gonbidatutako taldea Urretxuko Dantza taldea izan zen.

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere kalejiran irten ziren bi taldeak Altsusuko karriketan barna. Zumalakerregi plazan, Iortia plazan eta frontoian egin zituzten goizeko geldialdiak.

Zubi Ondo Elkartean bazkaldu zuten 100 lagun inguru eta bazkalostean euria ari zuenez, erromeria frontoian ospatu zuten arratsaldeko 18:00ak arte.