Suarez euskaltzain urgazle

Guaixe 2016ko mai. 2a, 18:28

Euskaltzaindiak osoko bilkura egin zuen ostiralean Iruñean. Bilkura horretan euskararen akademiak sei nafar euskaltzain urgazle izendatu zituen. Horien artean dago Castillo Suarez Garcia altsasuarra. Euskal Filologian lizentziaduna. Idazlea, poesia eta haur literatura generoak landu ditu.Lanbidez euskara teknikaria da, azkeneko 13 urteetan Sakanako Mankomunitatean. Euskaltzain urgazleak euskararen arloren batean nabarmendu diren eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaioten izendatzen dituen pertsonak dira. Euskaltzaindian bada beste euskaltzain urgazle sakandar bat: Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarra, 2006ko maiatzaren 26tik.