Iñaki Gallego 71.a Senperen

Guaixe 2016ko mai. 3a, 10:30

Triathlon Côte Basquen aritu zen

Asteburuan Triathlon Côte Basque jokatu da. Senperen lehiatu da Trigoi taldean dabilen Iñaki Gallego Rosado altsasuarra, sprint mailako proban. 276 triatletek hartu zuten parte eta Guilhem Pantoine izan zen azkarrena (1:05:48). Iñaki Gallego 72.a sailkatu zen (1:21:31), bere kategorian, beteranoen V1 mailan bosgarrena.

Bestalde, larunbatean II. Getariako Triatloia jokatu zen (750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan). Ander Okamika (1:01:20) eta Ainhoa Muria (1:07:13) gailendu ziren. Jose Ignazio Miqueo 71.a sailkatu zen (1:11:31).