Ezkila errepikak hemen dira

Guaixe 2016ko mai. 3a, 15:58

Maiatzeko gurutzetik irailekora, gaurtik irailaren 14ra arte, eguerdietan ezkila-errepikak entzunen dira Altsasun.

Aurreneko errepikan Asier Beramendi (1988an hasi zen errepika jotzen, 10 urterekin), Felix Martinez (1990tik), Jesus Irisarri (1985etik) eta Jesus Bengoetxea (2008tik) aritu dira. Lau bat  minutuko txandatan aritu dira ezkila nagusiekin eta txikiak jotzen lana partekatu dute. Azken langintza horretan Anjel Aldasororen, Txarroren, eta Pedro Jimenezen laguntza izan dute. 18 minutu inguru iraun du errepikak. Guztiaren zuzeneko lekuko izan da Javiero Ollo alkatea. Errepika berreskuratu zuen Enrike Zelaia Foru plazatik jarraitu du errepika.