Asier Etxeberria hirugarrena Lacturale sarian

Guaixe 2016ko mai. 4a, 08:34

Asier Etxeberria, 2015ean Lacturale Trofeoa irabazi zuenean.

Huesca La Magiako Roger Adriak irabazi zuen Etxeberri eta Goldaratz lotu zituen juniorren proba

Igandean jokatu zen Juniorren Lacturale Trofeoa, Etxeberriko Lacturale granjan abiatu eta Goldaratzen despeditu zena (69 km). Huesca la Magia taldeko Roger Adria izan zen azkarrena (1:55:36).
Quesos Albenizeko gainontzeko txirrindulariak aintzat hartuta, Juan Riaño 21.a sailkatu zen, Daniel Izquierdo 32.a, Oihan Vinagre 37.a eta Alex Uncilla 41.a. Quesos Albeniz talde sakandarra probako 3. talde onena izan zen.


Amurrio
Larunbatean, Amurrion, Euskal Herriko Txapelketako 3. proba jokatu zen. Quesos Albenizeko txirrindulariak aritu ziren bertan. Asier Etxeberria 15.a sailkatu zen, Daniel Izquierdo 29.a, Alex Uncilla 48.a eta Hodei Zia 75.a. Taldekako sailkapenean 7.ak izan ziren Quesos Albenizekoak. Aipatzekoa da txapelketako sailkapen orokorrean Asier Etxeberria zazpigarrena dela.