CBASK, zilarrezkoa

Guaixe 2016ko mai. 5a, 10:28

Lauko Finalean CBASK talde altsasuarrari 62 eta 75 irabazi zion San Adriango CBSA El Navarricok

Altsasuko Zelandi kiroldegiak saskibaloi festa hartu zuen asteburuan. Izan ere, Altsasuko CBASK gizonezkoen senior taldeak Nafarroako 1. Maila Autonomikoko Lauko Finala edo Final Fourra jokatu zuen. Non eta jaioterrian, Altsasun.

Primerako denboraldia egin du CBASK gizonezkoen senior taldeak, Nafarroako 1. Maila Autonomikoko liga erregularra irabazi baitzuen Altsasuko taldeak. Sailkapenean lehen lau postutan sailkatutakoek, CBASK lehenak ere, jakina, ligako titulua erabakitzeko Lauko Finala jokatu zuten asteburuan Altsasun.

Larunbatean CBASK-ek Iruñeko Oberena izan zuen aurkari, eta Iruñeko Muthiko Alaiak taldeak San Adriaingo CBSA El Navarrico. CBASK-ek eta CBSA El Navarricok irabazi zuten, eta igande eguerdian Zelandin jokatutako final handirako sailkatu ziren. Finalean bi taldeek sekulako ikuskizuna eskaini zuten, eta nahiz eta altsasuarrek gorriz jantzitako euren zaleen babesa izan, final estuan azkenean CBSA El Navarrico gailendu zen, 62 eta 75, Altsasuko CBASK-en kontra. Tamalez, altsasuarrek ezin izan zioten primerako denboraldi honi ginda jarri ahal izan, baina bigarren postu honek ezin du denboraldi guztian egindako lan bikaina albo batera utzi. 3. eta 4. postuak zehazteko finalean, Oberenak 79 eta 64 irabazi zion Muthiko Alaiak taldeari.
“Makurrena finaleko emaitza izan zen, baina gainontzeko guztia primeran. Jende asko egon da bi egunetan, giroa oso ona izan da... eta nola ez, finalaren ondoren Sakanako taldeak denboraldia aparta mahai baten inguruan ospatu zuen familiekin batera” esan digute antolatzaileek.

Fermin Herrero da gizonezkoen senior mailako CBASK taldeko entrenatzailea. Jon Otermin, Angel Liaño, Unai Mundiñano, Julen Mendia, Jorge Herrero, Eneko Casteig, Adrian Senar, Jorge Misiego, Javier Ruieda, Iñaki Herrero eta Josu Mendiola jokalariak.