Liburuaren eszenara bisita

Guaixe 2016ko mai. 4a, 18:42

Pasa den urtean Ibon Martin idazlearen eskutik Pasaian eta han kokatutako nobelaren berri bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Arkatz liburu-dendako lagunek. Egileak La fábrica de sombras liburua kalean du eta, hala nahi duenak, Iratiko oihanean eginen den literatur-bisita gidatuan Martinekin berarekin parte hartzeko aukera izanen du. Maiatzaren 29an izanen da. Arkatz liburu-dendan eman behar da izena.