Amiantoak hildakoak gogoan

Guaixe 2016ko mai. 6a, 11:29

Euskal Herrian amiantoaren eraginez aurten zazpi hildako izan dira, haien artean Sunsundeguiko langile ohi bat. LABek lan osasunaren nazioarteko egunean,pasa den ostegunean, haiek gogoan izan zituen. Ehun bat pertsona elkartu ziren ekitaldian sindikatuak salatu zuen estatistika ez dela erreala “ administrazioek ez baitituzte kasu asko aitortzen”. Amiantoarekin kontaktua izan eta gaitza 45 urtetara agertu dadila gaztigatu zuen Gaizka Uhartek, hura produktu horren moduan etorkizunean kaltegarriak izan daitezkeen hainbat produkturekin gaur egun lan egiten dela nabarmendu zuen.

Honako eskaerak egin zituen LABek: enpresek eta erakundeek amiantoa duten eraikinak kontrolatzea, administrazioek amiantoa kentzeko beharrezko neurriak hartzea, amiantoak eragindako gaixotasunen erregistroa sortzea irizpide epidemiologikoak aintzat hartuta, amiantoarekin lan egin duten enpresen erregistroa sortzea, produktuak kaltetutakoei hainbat arlotan laguntza ematea eta haiei kalte ordaina ordaintzeko funtsa sortzea.