Hamargarrenez, Gazte 2 Aste

Guaixe 2016ko mai. 9a, 10:33

Egitarauak Intxostiapunta gazte gunea ekitaldiz beteko du.

Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako aisialdi programak aurten 10 urte beteko ditu. Astelehenetik aurrera gazteek hainbat ekitaldiren eskaintza zabala izanen dute. Musika, kirolak, tailerrak, bertsoak, dantza, lehiaketak eta beste izanen dira hurrengo astean. Guztiak dohainik dira, mus txapelketa eta afaria izan ezik.

Egitaraua
Maiatzak 9, astelehena
18:00etan Gazte txokoko gazteen kontzertua.

Maiatzak 10, asteartea
18:00etan Taekwondo erakustaldia.

Maiatzak 11, asteazkena
18:00etan Sukaldaritza tailerra

Maiatzak 12, osteguna
18:00etatik Sakanako Bertso Eskolaren saioa.

Maiatzak 13, ostirala
18;00etan Herri kirolak.
19:30ean Sandwich lehiaketa.

Maiatzak 14, larunbata
12:00etan Dantzarimaren erakustaldia.
17:00etan Mus txapelketa (5 euro bikoteak).
21:30ean Afaria (3 euro).
23:00etan Kontzertuak: Frenetik eta Raperos de Emaus.

Maiatzak 15, domeka
17:00etan 3x3 areto futbol txapelketa.
18:00etan Zunba.
19:00etan Gure gorputza artez apaintzen dugu. Helena Santanorekin.