Alonsoren obra onena klinikan ikusgai

Guaixe 2016ko mai. 7a, 12:38

Florencio Alonso Sevilla margolariak bere lanik onena Josefina Arregi klinika piskogeriatrikoari eman dio. Bere ama klinikan ingresatua egon zen eta altan joan ondoren komunikabideetan ikusi zuen, klinika ez zela gai aurrera egiteko ez baitzituen ekonomikoki aurrera ateratzeko ahalbiderik. Hori horrela, pentsatu zuen bere obrarik onena eman ahal izango zuela. Jendea sentsibilizatu eta arazoaz konturatzeko, baita laguntza ahalbidetzen laguntzeko ere. Beraren ustez, klinika oso garrantzitsua da pertsona hauentzako klinikari esker beraien bizi kalitatea hobetzeaz gain, tratamenduak oso zehatz ezartzen direlako, oso pertsonalki.

Klinikak sartu zen lehen egunean, Florenciok pentsatu zuen oso toki egokia zela horrelako pertsonendako, azken batean ingurumenean natura asko ikusten baitzen eta oso leku atsegina zela pentsatu zuen estantzia pasatzeko.

Klinikako profesionalek azaldu dutenez, margolariak “esker onak askotan adierazi dizkigu, klinikan bere ama oso momentu kritikoan ingresatu baitzen eta bertatik irribarre batekin ikusteak Florencio eta bere anai arreben nahiak bete genituen”. Langileek eskerrak eman dizkiote Florenciori “bere obrarik onena guri emateagatik, gugan pentsatzeagatik eta, nola ez, bere laguntza eskaintzeagatik”.

Ibilbidea
Florencio Alonso Sevilla Lizarran jaio zen 1961. urtean. 11urterekin jada joaten zen marrazketa klaseetara eta 17 urterekin bere lehendabiziko esposizioa aurkeztu zuen Nafarroako Kutxaren kultur gunean. 1976an Iruñeko arte ikastetxean zeramika eta marrazketa espezialitateak ikasten hasi zen. 1997 eta 2006 urteen artean Alonsoren lana hainbat tokitan ikusgai izan zen, esaterako: Arco (Madril); DFOTO P(Donostia); Digital and Video Art Fair, DIVA (New York)…