Ska jaialdia

Guaixe 2016ko mai. 6a, 10:15

Gaur, 22:00etan, Altsasuko gaztetxean.

Juantxo Skalari Londonen lan berria grabatzen egon ondoren, bira berri bati ekin dio: Special Roots Tour. Biraren geltokietako bat Euskal Festa ospatzen ari den Altsasuko gaztetxea izanen da, gaur.Juantxo Skalari eta La Rude Band izanen dira eszenatokian. Baina giroa berotzeko Ritxi Skatalite eta Roberto Tortuga disko jartzaileak izanen dira. Gaztetxeko emanaldiaren ondoren, ska festak Lezea tabernan izanen du segida, bi dj-en binilo gauarekin.