Asteburu bete ospakizun

Guaixe 2016ko mai. 6a, 10:34

Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako Alde Zaharreko festak, Europako Musika Eskolen Jaialdiko gaurko eta biharko kontzertuak eta domekako artisau azokak dira hiru egun hauetako ospakizunen ardatza. AGAk ospakizunen aurreko egitaraua prestatu zuen. Hala, asteartean Nafarroako proiektu sostengaezinen egoeraren berri eman zuten Sustrai Erakuntza fundazioko kideek. Atzo, berriz, Lorea Agirrek eta Onintza Iruretak euskara eta feminismoa izan zuten hizpide emandako hitzaldian. Ondoren, afari begetarianoa izan zen; aurreko guztia bezala, gaztetxean.  

Egitaraua
Maiatzak 6, ostirala
17:00etan Haurrendako jolasak.
17:15ean Kalejira Altsasuko Musika eta Dantza eskolako perkusio taldearekin.
18:00etan Emusik kontzertua Koloniako haize orkestra sinfonikoa, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako konboak eta eskolania eta Erkudengo Ama abesbatza.
18:30ean Txokolate-jana.
22:00etan Aquel invierno antzezlana. Iortia antzerki tailerra, kultur gunean.
22:00etan Skalari rude band, Ritxi Skatalite eta Roberto Tortuga. Festak Lezea tabernan segituko du.

Maiatzak 7, larunbata
11:00etan Emusik kontzertua: Altsasuko Musika eta Dantza eskolako dantzariak, Burundar Txistulariak, Hungariako tradiziozko musika tresna taldea eta Italiako abesbatza, soka orkestra eta rock taldea.
12:00etan Ele festa. Euskaldun berriei aitortza eta mintzodromoa.
12:30ean Hamabitakoa.
13:30ean Aizkora apustua.
14:30ean Herri bazkaria, plazan. Ondoren, Goizargi txarangarekin Burunda pilotalekura.
17:00etan II. Pilota goxua txapelketaren finalak. Ondoren, magrak gaztetxean.
18:00etatik 21:00etara Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxea eraikinean.
20:00etan Tengamos el sexo en paz antzezlana. Aquí hay madera taldea, Iortia kultur gunean.
23:00etatik 3:00etara Dantzaldia Eingo al deu taldearekin.

Maiatzak 8, domeka
9:00etan Dianak Zangitu fanfarrearekin, Alde Zaharrean.
10:30etik 14:30era Artisau azoka eta taloak, Foru plazan..
11:00etatik 14:00etara Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxea eraikinean.
13:30ean Bildots zozketa.
17:30ean Ludoteka eta gazte txokoa (+12 urte) plazara! Ginkana, tailerrak eta jolasak.
19:30etik 21:30era Dantzaldia Luis eta Ana bikotearekin, Foru plazan.

Oharrak
- Larunbatean, 12:00etatik 24:00etara, Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako izanen da.
-Eguraldiak lagunduko ez balu, Emusik kontzertuak Burunda pilotalekuan izanen lirateke.
- Larunbatean Jai Busak ohiko ordutegia izanen du.


22 artisau postu
Lentzeria eta ehoziri udal tailerretako kideen lan mahaiekin batera beste hainbat artisau lanean ikusteko aukera izanen da domeka goiz partean Altsasuko Foru plazan: Anjel (ardi-moztailea), Patxi Amillano (gaztagilea), Marian Mayo (irulea), Alejandro Rellan (makilak), zura lantzeko eskola, Asier Crespo (larrua), Alvaro Garcia (zeramika), Iñaki Villanueva (zura), Cañamares anaiak (egurra), Batuta (berziklapen tailerra), Juan Manuel Herrero (kilikiak eta kiliki tailerra), Agustin Lopez de Zubiria (isetsak edo ilarriuntzia), Ramon Paniagua (momotxorroak), taloak, Santi Saez (zaharberritzea), Pedro Lazkoz Marin (harria), Rodolfo Rivero (uztarriak), Ion Dufurrenea (kaikuak), Carmelo Llena (pilotak) eta Itziar Nazabal (margoa oihalean).

Talogile taldea gopsetiak asetzeko lanean izanen da: Tiscar Duran, Maite Yeregi, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Idoia Ganuza, Mari Jose Elizalde, Petri Garcia, Belen Rubio eta Jose Luis Fernandez.