Europako Musika Eskolen Jaialdia Altsasura

Guaixe 2016ko mai. 6a, 09:26

Gaur, 18:00etan, eta bihar, 11:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunea parean.

Donostiako Europako kultur hiriburutzaren programazioaren barruan asteburuan XII. Europako Musika Eskolen Jaialdia ospatuko da, Emusik 2016. Baina ez soilik Gipuzkoako hiriburuan. Kontinentetik etorritako makina bat musika eskoletako ikasleek Euskal Herriko eta Errioxako hainbat herrietan barna kontzertuak eskainiko dituzte, tartean, Altsasun. Europatik etorritako musikariekin batera Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako musika eta dantza ikasleak Erkudengo Ama abesbatzak eta Burundar Txistulariek parte hartuko dute.

Egitaraua
Gaur, 18:00etan, Koloniako (Alemania) Rheinische Musikschule Kölnde musika eskolako gazte haize orkestra sinfonikoak, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako batukadak, konboak eta eskolaniak eta Erkudengo Ama abesbatzak kontzertua eskainiko dute.

Bihar, 11:00etan, berriz, Toskanako Pratoko (Italia) Guiseppe Verdi musika eskolako  Euphonios abesbatza, Orchesta D´Archi della Verdi, 3BieN rock taldea, Altsasuko musika eta dantza eskolako dantzariak, Burundar Txistulariak eta Szombathelyko (Hungaria) Bartok Bela Zeneiskola  musika eskolaren instrumentu tradizionalen taldea, Hangyabol, ariko dira.