Txapeldunen bila

Guaixe 2016ko mai. 6a, 10:49

II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak jokatuko dira bihar, larunbatean, 17:30ean, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku klubak antolatutako II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako txapeldunak nor izango diren bihar erabakiko da. Martxoaren 4an hasi zen txapelketa eta ordutik astebururo pilotaka aritu dira bertan izena eman duten bikoak. Hiru mailatan jokatu da txapelketa eta aurreko asteko finalerdiek zehaztu zuten nork jokatuko dituzten Altsasuko Alde Zaharreko festen barruan antolatutako final handiak. Altsasuko Gazte Asanbladatik adierazi dutenez, finaletan giro paregabea espero da, txaranga batek animatuko baititu final guztiak.

Finalak
Larunbatean, 17:30ean, Burunda pilotalekuan
3. maila: Larrion-Santamaria / Araña-Lazkoz
2. maila: Ansa-Urrizola / Vazquez-Igoa
1. maila: Zelaia-Grados / Lopez de Zubiria-Garziandia