Sakanako Futbol 8 Topaketan ordu aldaketak

Guaixe 2016ko mai. 6a, 10:33

Altsasuko Alde Zaharreko festak direla eta, ostiralera aurreratu da 16. jardunaldia

Asteburuan Sakanako Futbol 8 Topaketetako 16. jardunaldia dago jokoan. Baina asteburuan Altsasuko Alde Zaharreko festak direnez, eta igande goizean artisau feria egoten denez, Altsasun jokatuko diren partiden ordutegian aldaketak egitea onartu du Mank-ek, eta partidak ostiralera aurreratu dira.

16. jardunaldia
Ostiralean, Dantzalekun
17:30ean: Mediolanum – Lagun Artea
17:30ean: Etxarri Aranatz – Sutegi
18:30ean: Dantzaleku – Seguros Sayas

Urdiainen
Urdiain – Kaixo
Atseden: Dantzaleku