Lehen Teatreves sariak jabea du

Guaixe 2016ko mai. 9a, 17:14
Juani Cobos eta Altsasuko Dendari Elkarteko Mª Jose Galan.

Altsasuko amateur antzerki zikloaren, Teatrevesen, seigarren edizioa larunbatean abiatu zen. Hiru antzezlanez osatutako zikloa Aquí hay madera talde iruindarrak Tengamos sexo antzezlana jokatuz zabaldu zuen. Emanaldira joan ziren ikusleen artean Tarima Beltza talde antolatzaileak Altsasuko Dendarien Elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartela eta Xurrutek, Alde Zaharreko tabernarien elkarteak emandako ardo botilak zozketatu zituen. Juani Cobos altsasuarrarendako izan ziren sariak.

Hurrengo bi asteetan segida izanen du zikloak eta emanaldi bakoitzaren ondoren saria zozketatuko da. Larunbatean Zarrapastra antzerki taldeak Urtsua, leyenda de luz y niebla obrarekin etorriko da Altsasura. Zikloa  Villafrancako Caricaturas antzerki taldea maiatzaren 21ean, La casa de Bernarda Alba antzezlana jokatuko dute.