Emozio adimenean trebatzeko

Guaixe 2016ko maiatzaren 9a

Emozioak hauteman, maneiatu edota ulertzeko adimen emozio ikastaroa antolatu du Altsasuko Udaleko Gazteria sailak. Intxostiapunta gazte gunean izanen da ikastaroa, hilaren 21ean eta 28an, larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara. Urtxintxa eskolak emanen duen ikastaro horretan izena eman nahi duenak hilaren 19ra arteko epea du: gazteria@altsasu.net edo 948 564785 bidez egin beharko da. Saioak despeditzean parte-hartzaileek ziurtagiria jasoko dute.