Txapeldun handiak Altsasun

Guaixe 2016ko mai. 11a, 09:28
Finalista guztiek argazkia atera zuten elkarrekin.

II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako txapeldunak ditugu Araña-Lazkoz, Vazquez-Igoa eta Gartziandia-Lopez de Zubiria

Altsasuko Alde Zaharretako jaietan murgilduta zeudela jokatu ziren, larunbatean, Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku Klubak antolatutako II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak. Burunda pilotalekuan giro bikaina zegoela, txaranga eta guzti, munduko animu guztiak jaso zituzten finalistek. Azkenean, hirugarren mailan Araña-Lazkoz, bigarren mailan Vazquez-Igoa eta lehen mailan Gartziandia-Lopez de Zubiria izan ziren txapeldunak. Bukaeran, sari banaketa izan zen eta Altsasuko festetan murgilduz jarraitu zituzten ospakizunak.

II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak
3. maila: Larrion-Santamaria 14 / Araña-Lazkoz 18
2. maila: Ansa-Urrizola 10 / Vazquez-Igoa 18
1. maila: Zelaia-Grados 7 / Gartziandia- Lopez de Zubiria 18