Barandiaranek Verneren etorkizuneko kazetariaren istorioa itzuli du

Guaixe 2016ko mai. 12a, 19:32
Alberto Barandiaran. Argazkia: www.goiena.eus

Jules Vernek 1891n Petit Journal egunkariko gehigarrian argitaratu zuen Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an narrazio laburra. Alberto Barandiaranek euskaratu eta Denonartean argitaletxe nafarrak argitaratu zuen martxo hasieran. Liburuak Iker Serranoren ilustrazioak ditu.

Vernek fikzio-zientziaren bidez  2889. urteko garilaren 25ean, AEBetako hiriburu berrian, Zentropolisen, Earth Herald egunkariko zuzendariaren lanegun baten berri ematen du. Egunkari amerikarrak eragin handia du eta zuzendariak munduko agintari guztiek harengana aholku eta mesede eske jotzen dute. Idazle frantziarrak etorkizuneko gizartea klase arteko alde handiak iragartzen ditu, baita makina bat aurkikuntza teknologiko ere: Internet, garraio lasterra eta beste.

Biografia laburra
Alberto Barandiaran Historia eta Geografian lizentziatua da. 20 urtez Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari aritua, hainbat hedabidetako kolaboratzaile eta idazlea ere bada Barandiaran. Altsasuarrak Argia Saria irabazi zuen 1991n eta 1999an eta Rikardo Arregi Saria 1995ean. Gaur egun Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteko, Hekimeneko zuzendaria da.

Argitalpenak
Nork hil zuen Juan Jose Maiora? Euskara, hizkuntza eta nazioa (A week in Europe liburuan) (1995, Galesko Unibertsitatea)
Pedro Diez de Ultzurrun (1996, Eusko Jaurlaritza, Bidegileak bilduma)
Iruñeko Udalaren literatur lehiaketa (1998, Iruñeko Udala)
Ez zaizu ahaztu (1998, Susa)
Dolores Ibarruri, Pasionaria (1998, Elkar)
Gaizkileen faktoria, Hemingway euskaldunon artean (2000, Euskaldunon Egunkaria)
Mundu txikia (2005, Susa)
Postkronikak (2009, Elkar)
Veleia afera (2010, Elkar)
Vera Candidaz dakidana (2011, Alberdania)