AHT eta beste azpiegitura erraldoien kontrako festa

Guaixe 2016ko mai. 13a, 10:42

Izen hori duen ospakizuna gaur, ostirala, 21:30etik aurrera Altsasuko gaztetxean ospatuko da.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako Txirrinka bizikleta martxak Sakana zeharkatuko du heldu den larunbatean, hilak 21. Haren bidez ingurumena zaintzearen eta gizarte eredua eraldatzeko aldarria zabalduko dute. AHTren eta beste proiektu “txikitzaileen” kontra egiteko mezua zabalduko du txirrindulari tropelak. Bizikleta martxa iritsi aurretik Altsasuko gaztetxeak AHT eta beste azpiegitura erraldoien kontrako festa hartuko du gaur.

Egitaraua
21:30ean Herri afaria (entsaladak, barazki kitxea eta arroz esnea).
22:30ean Bakarrizketak: Filo - Tajole eta Hurrikane (Y tu que ves bakarrizketa)
00:00etan Musika antikapitalista eta koktelak (mojitoa, caipiriña...)

Txirrinka
Heldu den larunbatean, 21ean, 14:57an Irurtzunera iritsiko da aldarrikapen bizikleta martxa eta Lizarrustitik barna Gipuzkoarantz joko du.