Antzerkitik saria eta guzti atera

Guaixe 2016ko mai. 16a, 12:10

Tarima Beltza antzerki taldeak antolatu duen Teatreves antzerki amateur zikloaren seigarren edizioa aurrera jarraitzen du. Emanaldi bakoitzaren ondoren taldeak Altsasuko Dendari Elkarteak (ADE) emandako eta kide diren establezimenduetan gastatzeko 30 euroko txartela eta Alde Zaharreko tabernen Xurrut elkarteak emandako bi ardo botila zozketatu zituzten. Larunbatean Iortia kultur gunetik sari horrekin atera zena Filo Borrega izan zen. Saria ADEko Edurne Goikoetxeak eman zion.

Larunbatean zikloko bigarren emanaldian Zarrapastra taldekoak etortzekoak ziren. Baita taldeko kide baten osasun arazoengatik Tarima Beltzak aldaketak egin behar izan zituen. La puerta roja antzerki taldearen No es lluvia, es el viento antzezlana eskaini zuten.