Asier Etxeberria laugarrena Lizarran

Guaixe 2016ko mai. 17a, 10:54

Mendiko maillota jantzi zuen Etxeberriak eta Quesos Albeniz bigarren talde onena izan zen

Igandean juniorrek lasterketa zuten Zangozan. Beola Motorreko Iñigo Zabalzak irabazi zuen 26. Zangoza Hiria Sari Nagusia (1:56:16). Burundako Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria laugarrena sartu zen, 10 segundora. Bere taldekide Xabier Maiza 8.a sailkatu zen, Hodei Zia 19.a, Alex Unzilla 24.a eta Oihan Vinagre 38.a. Asier Etxeberriak jantzi zuen mendiko maillota eta Quesos Albeniz bigarren talde onena izan zen.
Aipatzekoa da ere larunbatean Zegaman aritu zirela juniorrak. Asier Etxeberria 9.a eta Alex Unzilla 23.a sailkatu ziren.

Afizionatuak: Iker Azkarate bigarrena Loinaz Sarian
Larunbatean afizionatuek Loinaz Saria zuten jokoan Beasainen. Telco´m Gimex taldeko Jonathan Cañaveral iritsi zen bakarrik helmugara (2:53:00), Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarreko Iker Azkarateri 14 segundo aterata. Bere taldekide Carlos Cobos seigarrena sartu zen, denbora berean. Eta igandean Bergaran jokatutako Pentekostes Sarian Parking Geltokiko Xuban Errazkin gailendu zen (3:15:06). Rural Kutxako Daniel Seage laugarrena sartu zen, 7 segundora.