Txiokan matrikulatzeko aukera

Guaixe 2016ko maiatzaren 18a

Haur ikastolak jakinarazi duenez, heldu den ikasturtean haienean matrikulatzeko aukera dago oraindik. 16 aste eta 3 urte bitarteko umeek eman dezakete izena. Ikasturtean zehar gelak osatzeko aukera dagoela gaztigatu dute. Informazioa nahi duenak Txiokatik pasa daiteke, 948 373 023 telefonora hots egin edo  txioka.haur.ikastola@inigoaritza.eus e-posta helbidera idatzi. Txioka Haur ikastola ezagutu nahi duenak bloga du eskura.