Bizikleta egunak Iñigo Aritza ikastolan

Guaixe 2016ko mai. 19a, 09:59

Atzo izan zen aurrenekoa eta garilaren 3an eta 10ean izanen dira hurrenak. Bizikleta egun horietan Iñigo Aritza ikastolako ikasleak ikastetxera bizikletaz joanen dira. Urdiaindik, Olatzagutiatik eta Ziordiatik ikastolara joaten diren ikasleek ere badute ekimenean parte hartzeko aukera, baina horretarako Altsasura joan behar dute. Ikastolako tropela Zumalakarregi plazatik abiatuko da 8:30ean eta lau geldialdi eginen ditu, txirrindulari gehiago gehitzeko: San Juan kalearen hasiera 8:42, Amaia okindegia 8:43, udaletxea 8:44 eta Txioka 8:45. Herrirako bueltan tropela 13:00etan abiatuko da geldialdiak eginez eta Zumalakarregi plazan bukatuz.