Emakumezkoen atletismo eskolak atseden

Guaixe 2016ko mai. 19a, 12:31

Mank-ek antolatutako ikastaroan 30 emakume trebatu dira aurten

Ostiralean despeditu zen 4. Sakanako Emakumeen Atletismo Eskola. Sakanako Mankomunitateak antolatu du, emakumeei korrika egiteko teknika irakasteko eta emakume korrikalarien artean harremana sustatzeko, lasterketetara eta beste elkarrekin joateko zubi lanak eginez. Aurten 30 emakume trebatu dira 4. Sakanako Emakumeen Atletismo Eskolan, Mikel Lakuntza Arretxe eta Aitor Mozo Villanueva monitoreekin. Ostiraletan aritu dira, urritik maiatzaren 13ra bitartean, Dantzalekuko pistetan. 30 emakume horiek bi taldetan banatuta aritu dira: hastapen taldean eta hobekuntza taldean. Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak adierazi duenez, aurten aurreko urteetako partaidetza ona gainditu da. Mank-ek Altsasuko Udalaren eta Dantzaleku Sakana Atletismo Klubaren laguntza izan du.